Ostalari eta bezeroei arauak gogorarazteko sentsibilizazio kanpaina abian da

Jone Olabarria 2021ko mar. 21a, 17:00

5000 biztanle baino gehiagoko Gipuzkoako herri guztietan jorratuko duten sentsibilizazio kanpaina da. Gipuzkoako Ostalarien elkarteak martxan jarrita, hamar egun iraungo ditu eta bailarako herrietan hasi dira dagoeneko lanean. Bergaran, Arrasaten eta Aretxabaletan izan dira asteburuan.

"Ostalaritza eremu segurua dela aldarrikatu, eta ostalariak eta hauen bezeroak informatzea" du helburu kanpainak. Kanpainaren Gipuzkoako koordinatzailea den Jon Urbietak azaldu duenez "azken egunetako positiboen goranzko joerak eta opor egunak tartean egoteak" ere bultzatu dute kanpaina: "Terrazetan arituko gara neurriak gorarazten, mahirik mahi".

Indarrean dagoen osasun araudiren arabera ostalaritza establezimenduetan bete behar diren oinarrizko portaera-arauei garrantzia berezia ematen dietela azaldu du Urbietak: "Musukoaren erabilera derrigorrezkoa dela eta elikagaiak edo edariak hartzen direnean soilik kendu daitekeela, eserita kontsumitzearen derrigortasuna eta gehienera lauko taldeetan biltzea. Eskuetako higieneari  eta 1,5 metroko pertsonen arteko distantzia mantentzeari ere garrantzia ematen diogu".

Arauak, orokorrean errespetatuak

Sentsibilizazio mezuekin batera, eta kanpainak irauten duen bitartean musukoak banatzen dituzte herritarren artean ere.  Lehen egunez galdetuta, balorazio "positiboa" egin dute, orokorrean herritarrek ezagutu eta errespetatu egiten dituzte arauak: "Egunean zehar, goiz eta eguerdian, giro zintzoagoa izaten da. Arratsaldean apur bat zailagoa da dena ondo errespetatzea, baina hala ere oso jarrera ona eta prestutasuna erakutsi dute herritarrek".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak