Karapaixoa eta askotariko gozoak zapatuko baserritarren azokan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2021ko mar. 15a, 17:40

Hileko hirugarren zapatuetan egiten duten moduan, oraingoan ere Baserritarren Azoka izango da Seber Altube plazan. Garaiko produktuei lekua eginez, karapaixoa izango da oraingoan protagonista nagusietako bat.

Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saioko gaurko, astelehena, elkarrizketaren tartean, Arrasateko Udaleko teknikari Nerea Lazpiurrek datorren asteburuko baserritarren azokako ezaugarriak azaldu ditu: "Ez da ekintza berezirik izango baina karapaixoa izango da protagonista nagusietako bat, eta herrian egindako hiru karapaixo mota erosteko aukera izango da; horrez gain, hamabi karapaixo zozkatuko ditugu".

Bedoñako Ainara Abasolo ere gaurko ibilbidean lagun izan dute, eta zapatuan Seber Altube plazara, karapaixoak gainera, glutenik bariko eta bestelako gaitzak dituztenentzako askotariko gozoak eramango dituela kontatu du. Hemen elkarrizketa osoa entzungai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak