Sara Muñoz: "Bruselara bidali duten pentsioen proposamena ez da erreforma bat, tirita bat baizik"

Xabi Gorostidi 2021ko ots. 24a, 08:29

Arrasateko Nagusien Kontseiluak gonbidatuta pentsioei buruzko hitzaldi mamitsua egin zuen atzo Sara Muñoz ekonomia adituak  Kulturaten. Protokoloak aginduta 70 lagunentzako lekua zegoen, eta ez zen apenas aulki librerik Kulturateko areto nagusian.

Espainiar pentsio sistemaren azterketa zehatza egin zuen, etorkizunean izan ditzakeen mehatxu nagusiei erreparatuz. COVID-19ak utzitako ondorio ekonomikoak laburbildu zituen hasieran, eta argi utzi zuen COVID-19ak ez duela pentsio sistemaren arazoa sortu, baina egoera are gehiago okertzen lagundu duela. 

Kulturaten ez zegoen apenas aulki hutsik atzokoan.

Berriki Espainiar Gobernuak Bruselasi bidalitako pentsioen erreforma zirriborroa “tirita” bat dela esan zuen; ez duelako aldaketa garrantzitsurik ekarriko, eta ez duelako zehaztasun mailarik.

Datuetan oinarrituz pentsio sistemak erreforma sakon bat behar duela azaldu zuen, etorkizunean bideragarria izatera heltzeko. Bizi esperantza gora joatean eta jaiotze-tasa baxuarekin gaur egun sistema jasangaitza eta defizitarioa dela adierazi zuen. Ez hori bakarrik Baby-boom belaunaldia datorren urtetik aurrera erretiratzen hasiko dela azaldu zuen, eta Espainian egunean 500 erretiratze egongo direla adieraziz.

Aurrera begira jarrita pentsio sistemaren erreforma sakon baten behar dela azaldu zuen.

Hitzaldi amaieran entzuleek galderak egiteko aukera izan zuten. Entzuleetako batek adierazi zuen pentsioen kutxan eskua sartu dutela politikariek; urte askotan sistemak superabitak izan dituela, eta hori ikertu egin behar dela aipatu zuen. Gaineratu zuen ere, pentsioen bideragarritasuna "lehentasun kontua" dela, eta Donostiako metroa edo gastu militarra aipatu zituen  alferrikako gastuaren adibide gisa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak