IGO AUTOBUSERA!

Kulturateko erakusketan bisita gidatua Javi Bucesen eskutik

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2021eko otsailaren 22a

Martxoaren 6a bitartean izango da Kulturateko klaustroan ikusgai 1970-2020 Burgoseko prozesua. Frankismoari epaiketa erakusketa. Gaurko, astelehena, Igo Autobusera! saioan bisita gidatua egin dute Aranzadi elkarteko kide Javi Bucesen eskutik.

Giza eskubideen aurkako eraso hura ahanzturan ez geratzea du erakusketak helburu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aranzadi zientzia elkarteak antolatu dute. Donostian eta Deban izan ondoren, Arrasaten izango da martxoaren 6a bitartean, eta ondoren, Tolosara, Oiartzunera eta Hernanira eramango dute, hurrez-hurren. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak