ALBISTEAK

Bakardade egoeran dauden adinekoak laguntzeko 'Begirada Adia' proiektua abiarazi dute

Jone Olabarria 2021eko otsailaren 18a

Arrasateko Udalak eta SSI taldeak elkarlanean landutako proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren saria eskuratu du. Ile-apaindegi eta farmaziek, herriko merkatariekin batera, "berebiziko garrantzia" izango dute programaren baitan.

Arrasateko kasuan biztanleriaren laurdenak 65 urte baino gehiago dituela azaldu dute Udaleko Ongizate zerbitzutik. Adineko zein merkatariei formazioa eskainiko zaie, bakardade egoerak identifikatu eta horiei aurre egiteko tresnak emateko asmotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak