Une honetan indusketa lanak egiten ari dira, mendi magalean lekua egite aldera. Apiriletik aurrera drainatze, egonkortze eta leuntze lanak hasiko dituzte. Obra arduradunen esanetan, asteburu honetan semaforoak jarriko dituzte eta trafikoa txandaka joan beharko da hurrengo hamar egunetan.
Behin lanak amaituta, Elorriotik Arrasaterako bidea egitean 4,5 minutu aurreztuko direla aurreikusten du Bizkaiko Foru Aldundiak.