Atzo, astelehena, Eñaut Elorrieta eta haren taldekideek ederto ase zuten publikoaren musika-gosea. "Sekulako emanaldia egin zuten, oso kontzertu ona izan zen, publikoak asko lagundu zuen eta musikariak ere oso gustura egon ziren, hala adierazi ziguten-eta bukatutakoan", azaldu du Andoni Zubiagak.
Gaur, martitzena, zinemarekin gozatzeko proposamena, beraz, Amaia antzokian, eta Zubiagak, filmak eskaini aurretik egin behar izaten dituzten prestaketa eta bestelako lanak zeintzuk diren kontatu du, eta baita aretoa desinfektatzen duten ere. Gaur egun lau lagun ari dira antzokian lanean, eta "justu samar" ari dela gaineratu du, orain dela urtebete baino lan gehiagori lan-talde berarekin erantzun behar dietelako; hala ere, Zubiagak oso gustuko du bere lana eta "zorte handia dutela dio lan-taldean oso harreman ona" dutelako. "Gaur egun gainera jende asko etorri zaigu gure lanarengatik eskerrak ematera batek baino gehiagok geratu nau kalean, Amaia antzokira lasai eta seguru etortzen dela esateko. Eta hori oso pozgarria da guretako, gauzak ondo egiten ari garela erakusten digulako".