Aurten, hiru auzotara eroango dute zapatu goizetan Arrasateko ludoteka ibiltaria: otsaila guztian zehar, Musakolara; gero San Andresera; eta bukatzeko, Erguinera. Lehen aldia izango da gainera azken auzo horretara ere eramango dutena. Gaur egin dute lehen saioa Musakolako gazte txokoan eta beste nobedadeetako bat da taldeak mugatuak izango direnez, aurretik izena eman behar dela. Eta badirudi neska-mutikoek jolaserako gogoa dutela, Musakolako saio guztiak bete daude eta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.