Denda hutsak dinamizatzeko proiektua jarri du martxan Udalak

Hasier Larrea 2021ko urt. 28a, 16:06

Merkataritzako proiektuak hasteko gogoarekin egon daitezkeen ekintzaileei begira, herriko 11 lokal hutsetako erakusleihoetan espazio bakoitzerako diseinatutako negozio proposamenak jarriko dituzte datozen egunetan.

Aktibitaterik ez daukaten lokaletan kalearekin osagarriak diren negozio eredu berriak proiektatuko ditu Arrasateko Udalak, datozen asteetan hasi eta urtebeteko epean.

Guztira 16.700 euro bideratu ditu Udalak egitasmo honetara. Hasiera batean 16 lokalen jabeek erakutsi zuten proiektuarekiko interesa, eta kasu bakoitza aztertu ostean, Udalak 11 negozio etxetan jarriko du martxan dinamika. Losada diseinu obrak enpresa izan da arlo teknikoaz arduratu dena.

Musakola, Erguin, San Andres eta erdiguneko kaleetako denda hutsetako erakusleihoetan kokatuko dituzte negozio proposamen berritzaileen nondik norakoak ematen duten panel, errotulu eta argiteriak.

Ez dira salmenta gune soilak izango

Garbitegi eta kafetegi gune bateratua, estanpazio tailerra, erosketa biltegia, artile denda, ekitaldiak egiteko aretoa, artisautza galeria, moda diseinatzaileentzako espazioa, lan egiteko bulegoak… ideia gehienen oinarrian "herritarren partaidetza sustatzea" dagoela adierazi du Eli Zubiate Losada diseinu obrak enpresako diseinatzaileak. 

Datozen hilabeteetan espazioen alokairu eta salmenta berpiztuko direlakoan, proiektuan parte hartuko duten lokal hutsen jabeek asmo onez hartu dute dinamika berria. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak