Auto-karabana zaratatsua egin dute Arrasateko Ostalariak taldekoek

Txomin Madina Milikua 2021ko urt. 26a, 16:52

Egungo neurriekin aurrera egitea "ezinezkoa" dela salatu dute Arrasateko Ostalariak taldekoek eta sektorearendako erreskatea eskatu. Horretarako auto-karabana egin dute lehenengo Arrasateko kaleetan, eta gero, elkarretaratzea Herriko Plazan.

Ozen entzun da gaur Arrasateko kaleetan herriko ostalarien protesta. Eroskitik irten eta Herriko Plazan amaitu den auto karabana zaratatsua egin dute beraien esanetan sektoreak bizirauteko ezinbestekoa den erreskatea eskatzeko. Egungo neurri murritzaileekin aurrera egitea ezinezkoa dela salatu gura izan dute.

Gune gorrian egon edo ez negozioa zabaldu edo itxi behar izatearekin ere kritiko agertu dira oso, diotenez modu horretan ezin delako duintasunez egin. Azaldu dute, era berean, herrian dagoeneko badagoela ateak itxi behar izan dituen negoziorik.

Kalte ordain eske

Eusko Jaurlaritzak iragarritako diru laguntzak jasotzeko zailtasunak izaten ari direla salatu dute baita ere; eta Arrasateko udalarenak hilabete amaieran jasotzea espero dituztela. Hala ere, laguntzak baino, behar dutena kalte ordainak direla aldarrikatu dute ostalariek, eta gaineratu  ostalaritzaren egoerak herriko merkataritzan ere baduela eraginik.

Aurrera begira mobilizazio gehiago iragarri dituzte Arrasateko Ostalariek. Eta herritarrei, ostalaritza establezimenduetan arduraz jokatzeko deia ere egin diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak