Lehen laurdenean puntu asko saskiratu ditu MUk (24-18). Atsedenaldira ere aurrea hartuta iritsi dira saskiratze ugari eginda mondragoetarrak (50-45). Nafarrek presio handia egin dute une oro, eta partidua oso lehiatua izan da. Hirugarren laurdenean bi taldeak defentsan oso gogor aritu dira, eta MUko Martxel Balanzategik azken minutuetan saskiratze ugari egitea lortu du. Hirugarren laurdenean, ere MU nagusi markagailuan (74-61). Azken laurdena, ildo beretik joan da: MU gogor erasoan eta saskiratzeak eginez. Markagailua 93-83rekin amaitu da partidua. Bi taldeak maila onarekin jokatu dute eta sailkapenerako oso garrantzitsuak diren puntuak etxean geratu dira.