Txikilandia eta GazteEkin antolatu ditu Gabonetarako Txatxilipurdik

Karmele Uribesalgo 2020ko abe. 15a, 14:38

Gabonetarako nerabe zein familientzako aisialdi eskaintza aurkeztu du Txatxipilurdik. Urtarrilaren 2tik 4ra Txikilandia eta GazteEkintza egingo dituzte herriko hainbat txokotan.

Aurtengo berrikuntzetako bat da bi egitarau izango direla: alde batetik, haur eta familientzako Txikilandia egongo da, eta bestetik, 9 urtetik gorakoentzako GazteEkin egitaraua antolatu dute. Aurten ekintzak Uarkape pilotalekuan izan beharrean, besteak beste, herriko kaleetan, gaztetxean, ludoteketan, gaztetxokoetan edo Biteri plazako karpan egingo dituzte.

Osasun neurriak bermatze aldera, talde txikietan izango dira ekintzak, eta parte hartzaile kopurua mugatuta egongo da. Hala ere, hainbat txanda antolatzen ahaleginduko dira, ahalik eta jende gehienak gozatu dezan ekintzetaz. 

Parte hartzeko sarrera eskuratu beharko da. Euro batekoa da prezioa, ekintzako eta pertsonako. Aurrez erosi beharko dira kalean jarriko duten informazio puntuan. Abenduaren 21ean, 22an eta 23an, Seber Altuben egongo da, 12:00etatik 14:00etara; eta hilaren 28an, 29an eta 30ean, Biteri plazan, 18:00etatik 20:00etara. Sarrerak mugatuak izango dira, eta agortzen doazen heinean, Txatxilipurdiko sare sozialen bitartez jakinaraziko diete herritarrei. Ekintzaren egunean oraindik saldu gabeko sarrerak badaude, momentuan bertan eskuratzeko aukera egongo da. 

Horrez gain, familia zaurgarriek laguntza bat jasoko dute. Hiru ekintzatan parte hartzeko aukera izango dute euro bat ordainduta. 

Egitaraua

TXIKILANDIA 

Urtarrilak 2

10:30 - 13:30. Natura jolasean, Monterronen.

12:00-13:30. Munduan berbena ikuskizuna, Biteriko karpan.

16:30-20:00. Probatu eta gozatu, Okendoko ludotekan.

18:00. Ipuin kontaketak, Usaetxeko ludotekan.

Urtarrilak 3

10:00-13:30. Familian irteera, Kurtze Txikira.

10:30-13:30. Esperimentazio txokoa, Usaetxeko ludotekan.

17:00-20:00. Musikatzen, Okendoko ludotekan.

18:00. Ipuin kontaketak, Usaetxeko ludotekan.

Urtarrilak 4

10:30-13:30. Ginkana, herritik zehar.

10:30-13:30. Sukaldaritza tailerra, Erdiguneko gaztetxokoan.

17:00-18:30. Esperimentazio txokoa, Okendoko ludotekan.

18:30. Ikuskizuna, Biteriko karpan.

 

GAZTEEKIN

Urtarrilak 2

10:30 - 13:30/17:00-20:00. Parkour ikastaroa, kanpo espazioan edota Erguingo gaztetxokoan.

17:00-20:00. Bideogintza tailerra, Erdiguneko gaztetxokoan.

Urtarrilak 3

10:30 - 13:30/17:00-20:00. Scape Room, Erdiguneko gaztetxokoan. 

10:30-13:30. Kustomizazio tailerra, gaztetxean.

17:00-20:00. Eskalada/sukaldaritza, Erguineko gaztetxokoan.

Urtarrilak 4

10:30 - 13:30. Sexualitate tailerra, gaztetxean.

17:00-20:00. Serigrafia tailerra, gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak