ALBISTEAK

Hasi dute bigarren baheketa masiboa Arrasaten

Txomin Madina Milikua 2020ko abe. 14a, 14:48

Abian da goizetik Arrasaten koronabirus kasuak atzemateko egingo duten bigarren baheketa masiboa. Oraingoak, baina, badu berezitasunik aurrekoarekin alderatuta: kasu honetan sei urtetik gorako arrasatear eta aramaioar guztiak daude proba egitera deituta, 24.000 lagun inguru.

Dagoeneko 12.500 pertsonak eskatu dute hitzordua baheketan parte hartzeko eta horietako asko gaur goizean bertan pasatu dira Debagoieneko Ospitaleko kanpo kontsulten eraikinetik. Proba egitera deitutakoen artean, 5.500 ikasle inguru ere badaude, tartean, bertakoak izan ez arren Arrasaten ikasten dutenak.

Osasun arduradunek azaldu dute Arrasateko intzidentzia tasa jaisten ari den arren, oso motela ari dela izaten hori, eta ez dakitela zein izan daitekeen arrazoia. Hala, hori jakiteko proba egitera animatu dituzte herritar guztiak.

Gaurtik eta egubakoitzera bitartean, 10:00etatik 20:30era egingo dituzte probak, eta mugikortasun arazoak dituztenendako, proba autotik jaitsi gabe egiteko aukera ere egongo da arratsaldetan, horretarako jarri duten karpa bati esker. Hitzordua hartzeko honako telefono zenbakietara deitu behar da: 943 03 52 50 edo 900 20 30 50.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak