Lan baldintza duinak eskatu dituzte adinekoen egoitzetako langileek

Xabi Gorostidi 2020ko abe. 10a, 17:25

Gaur eta bihar greba deitu dute ELA eta LAB sindikatuek Gipuzkoako Adindunen Egoitzetako langileeen lan-baldintzak hobetzeko, eta gaur goizean kontzentrazioak egin dituzte probintziako herri nagusietako udaletxeetan, baita Bergaran eta Arrasaten ere.

Zera aldarrikatu dute, nagusiki: "Gipuzkoako helduen egoitzetako langileek hamar urte baino gehiago daramatzate herrialdeko hitzarmenik gabe. Eta aldarrikatu behar dugu ere 2017tik hitzarmenik gabe gaudela…", adierazi du Leire Ormazabal, LAB sindikatuko ordezkariak.

Udaletxeen aurrean egin dituzte bilkurak alkateak interpelatzeko asmoz, uste dutelako, hau ez dela langileek Aldundiarekin duten arazo isolatu bat, gizarte osoari eragiten dion arazo bat baizik. "Gipuzkoako 29 udalerritan eskari bat sartu dugu, bertako alkateei, konkretuki Markel Olanori idatziz eskatzeko bildu dadila greban dauden langileen ordezkari eta sindikatuekin, 2017tik blokeatuta dauden hitzarmenei irtenbidea emateko", gaineratu du Aintzane Orbegozo, ELA sindikatuko ordezkariak.

Prekarietatearen adibide

Langileen egoerarekin lotuta, adierazi dute, 5.000 langile inguru direla Gipuzkoan, eta horien %90ak azpikontratatuta egiten duela lan. Gehienak emakumeak direla adierazi dute, kasu batzuetan beste zerbitzu publiko batzuetan lan egiten duten gizonezkoek baino %30 gutxiago kobrantzen dutela jarri prekarietatearen adibide gisa. 

Azaldu dute ere, pandemiarekin egoera asko okertu dela, besteak beste, langile gehiago kontratatu ez direlako eta baja hartzen duten asko ezin dituztelako ordezkatu.

Goxatu programa

Aldundiak, bestalde, prentsa agerraldia egin du gaur adinduden egoitzetako erabiltzaileen ongizatea indartzeko Goxatu programa aurkezteko. Nagusiki, egoiliarrentzako kultur jarduerak areagotzea eta ratioak handitzea jasotzen du programa horrek. Azaldu dutenez, besteak beste, arreta ratioak %9,2 handituko dituzte eta erabiltzaile bakoitzak 18 minutu gehiago izango ditu egunean, zuzeneko arretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak