Ezohiko Santamasak izanda ere, gozatzeko modukoak

Eneko Azurmendi 2020ko abe. 9a, 20:14

2020ko Santamas eguneko ekintzak bertan behera geratu badira ere, egubakoitzean hasi eta urtarrilaren 5era arte hainbat ekitaldi antolatu dituzte Ibai-Artek, herriko kultur taldeek, Santamas komisiñuak eta Udalak elkarlanean. Biteri plazako karpan egingo dituzte gehienak, baina baita Amaia antzokian, Kulturaten, gaztetxean eta San Franzisko elizan ere.

Musika, antzerkia eta bertsoak Amaia antzokian

Amaia antzokiko eskaintzari dagokionez, Ikimilikiliklik antzezlana egongo da zapatuan, gala lirikoa eguenean eta bertso-saioa egubakoitzean. Horrez gain, Izarok bi kontzertu eskainiko ditu abenduaren 23an, 16:00etan eta 19:00etan; abenduaren 26an, zapatua, Arrasate Musikal Big Band-ek emanaldia eskainiko du 19:00etan eta abenduaren 31n, 13:00etan, Arrasate Musikaleko Bandaren kontzertua egongo da. Bestalde, abenduaren 18an, Arrasate Musikaleko orkestrak emanaldia eskainiko du San Frantzisko elizan, 19:30ean.

Kulturaten, bi emanaldi

Bestalde, Kulturaten, Aralar, mundua leku den lurra ikus-entzunezkoaren emanaldia eta hizketaldia egingo dute abenduaren 14an, astelehena, areto nagusian, 18:30ean hasita. Astebete beranduago, hilaren 21ean, Emakumeak euskal dantzetan: gezur baten historia hitzaldia egingo du Oier Araolazak, hau ere 18:30ean.

Gaztetxean, hainbat kontzertu

Hilaren 19an, Fito skins eta Sukena taldeen kontzertua egongo da gaztetxean, 18:00etan eta hilaren 27an, Txakurrak eta The Potes taldeena, ordu berean.

Ibai-Artek, zozketa eta ekintzak

Abenduaren 19an 50 otzare zozkatuko ditu Ibai-Artek. "Erosketak Arrasaten burutzen dituzten bezeroen artean urteroko Gabonetako 50 otzara zozketatuko ditugu. Zozketan parte hartzeko, aukera desberdinak daude: erosketak Arrasate Txartelarekin ordaindu, ibaiarte.eus webgunean zure helbide elektronikoa utzi, erosketa-txartel baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira edo gure Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu gure otzaren argitalpena. Norberak erabaki dezake modu batean edo denetan parte hartu otarre hauen banaketa abenduaren 19an egingo dugu, 19.15etatik aurrera, Biteri Plazan kokatuko den karpan".

Horrez gain, hainbat ekintza ere antolatu ditu merkatari elkarteak, bai karpan eta baita Amaia antzokian ere. Gonbidapenak ibaiarte.eus webgunean daude eskuragarri.

Sarrerak eta gonbidapenak

Esan moduan, Ibai-Artek antolatutako ekintzen gonbidapenak Ibaiarte.eus-en eskuratu ahal izango dira eta karpako gainontzeko ekintzenak, hasi baino ordubete lehenago, bete arte –150 pertsonako edukiera izango du–.

Olentzero, kaleetan zehar

Hilaren 15ean eta 16an Txoronpia eta Txoronpio herriko ikastetxeetara joango dira Olentzeroren gutunak jasotzera eta 24an, herriko kale eta auzoetan ibiliko da Olentzero, 20:00etan "zerua argituko duen arte".

Santamasetako egitaraua:

Abenduak 11, egubakoitza

• 19:00 Ekiñe Casadoren eta Bloom taldearen emanaldiak.

Abenduak 12, zapatua

• 11:30-13:30 Txatxilipurdiren Jostailu Truke Merkatua.

Abenduak 13, domeka

• 12:00 Trikitixa eskola eta Lore Gazteak dantza taldea.

Abenduak 14, astelehena

• 18:30ean, Kulturaten, Aralar, mundua leku den lurra ikus-entzunezkoaren emanaldia eta hizketaldia.

Abenduak 15 eta 16, martitzen eta eguaztena

• Egunean zehar, Txoronpia eta Txoronpio herriko ikastetxeetara joango dira Olentzeroren gutunak jasotzera

Abenduak 18, egubakoitza

• 19:00 Perlata taldea, Duguna esateko diskoaren aurkezpena.

• 19:30 Arrasate Musikaleko orkestrak emanaldia eskainiko du San Frantzisko elizan.

Abenduak 19, zapatua

• 10:00-14:00 Bertako baserritarren eta artisauen azoka.

• 18:00 Panoli kabareta, zirku ikuskizunen parodia, umoretik.

• 18:00 Gaztetxean, Fito skins eta Sukena taldeen kontzertua egongo da gaztetxean

• 19:00 Euskaraldiko sariak eta Gabonetako saskiaren sari banaketa.

• 19:00 Bertso-saioa Amaia antzokian.

Abenduak 20, domeka

• 19:00 Arrasateko gaiteroak & Garinband, Arrostaitz Dantza Taldearen laguntzarekin.

Abenduak 21, astelehena

• 11:00-14:00 Eskuartean azoka.

• 18:30ean, Kulturaten, Emakumeak euskal dantzetan: gezur baten historia hitzaldia egingo du Oier Araolazak

Abenduak 22, martitzena

• 11:00-14:00 eta 16:00-20:00 Eskuartean azoka.

Abenduak 23, eguaztena

• 11:00-14:00 Eskuartean azoka.

• 17:00 Su epeletan ipuin kontaketa.

• 16:00etan 19:00etan Izaroren emanaldia Amaia antzokian.

Abenduak 26, zapatua

• 19:00 Assata taldearen kontzertua, Dantzatu, madarikatuok! diskoaren aurkezpena.

• 19:00 Arrasate Musikal Big Band-ek emanaldia eskainiko du Amaia antzokian.

Abenduak 27, domeka

• 18:00 Txakurrak eta The Potes taldeen kontzertua gaztetxean.

Abenduak 28, astelehena

• 12:00 Haurrentzako tailerrak eta jolasak, Txatxilipurdirekin.

• 18:00 SarraBete taldearen eskutik, euskal folk emanaldia.

Abenduak 29, martitzena

• 12:00 Bizi-Bizi zirkua eta Kiki, Koko eta Moko pailazoak.

• 18:00 Kia's Show Band emanaldia.

Abenduak 30, eguaztena

• 12:00 Aztikeriak emanaldia, Tor eta Txoborro magoekin.

• 18:00 Los Killos taldearen runba emanaldia.

Abenduak 31, eguena

• 13:00etan, Arrasate Musikaleko Bandaren kontzertua.

Urtarrilak 2, zapatua

• 12:00 Munduan berbena ikuskizuna.

Urtarrilak 4, astelehena

• 18:30 Irrien lagunak ikuskizuna.

Urtarrilak 5, martitzena

• 18:00-20:00 Errege magoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak