Gabonetako argiak piztu dituzte Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko abe. 4a, 19:34

Gabonetako zuhaitza Arrasateko Herriko plazan.

Abenduko lehen asteetan ohitura denez, aurten ere Gabonetako argiak piztu dituzte Arrasaten eta Debagoieneko herri gehienetan. Pandemiak eraginda ekitaldi berezirik gabe piztu dituzte baina Udalak argi dauka aurten bereziki argiok jarri behar direla: "Helburua da Gabon argiekin kaleak biziaraztea, are gehiago pandemiak eragindako une zail hauetan, eta herriko saltokietan erosketak sustatzea".

Arrasateren kasuan, guztira 85 argi-estruktura ezarri dituzte herriko kaleetan eta 38.672 euroko inbertsioa egin du Arrasateko Udalak. "Apaingarri guztiak kontsumo elektriko baxukoak dira, jasangarritasunaren eta ingurumenaren mesedetan", gaineratu dute. Esandako moduan, Debagoieneko herri gehienetan ere piztu dituzte edo piztuko dituzte Gabonetako argiak. Besteak beste, Bergaran, abenduaren 7an piztuko dituzte; Oñatin, abenduaren 17an; eta Eskoriatzan, abenduaren 4an. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak