Ohiko kaleetan eta gunetan jarriko dituzte aurten ere Gabonetako argiak baina apaingarri gehiago egongo dira. Adibidez, erdiguneko kaleetan hamar argi arku beharrean, 24 jarriko dituzte. Hainbat aurrekontu eskatuta, LCT electricidad Pasaiako enpresak egindako eskaintza lehenetsi du Udalak; merkeena izan da baina horrez gain, elementu gehiago jarriz hobekuntzak proposatu ditu.
Kale Zaharrean, Kale Barrian eta Atzeko kalean zortzina argi arku jarriko dituzte eta udaletxeko fatxadan Urte berri on dioen kartela. Plazako arkupetan, Portalekuan nahiz Unibertsitate etorbideko biribilgunetan argiz apaindutako irudiak jarriko dituzte eta Bidaurretako izeia ere apainduko dute argiz. Erabiliko diren argi guztiak LED mikrobonbillak izango dira eta apaingarriak bereziak, zumitz zurizkoak izango dira. Argiak egongo dira baina musikarik ez kaleetan aurtengo Gabonetan. Onartutako aurrekontua 14.430 euro (+BEZa) da.
Joan den astean hasi ziren argiak jartzen eta hilaren 17an piztuko dituzte.