IGO AUTOBUSERA!

Topaketa feministei begira "motorrak berotuko" ditu Arrasateko Bilgune Feministak

Mireia Bikuña 2020ko abenduaren 4a

Hilaren 12an Oreretan egingo den bilketari begira aurkezpen saioa egingo dute bihar, zapatua, 11:00etan, gaztetxean. Ekitaldiaren nondik norakoak kontatzeko Arrasateko Bilgune Feministako kide Oihana Pildain egon da Arrasate Irratian.

"Helburuetako bat da taldea ezagutzera ematea, kide berriei batzeko aukera ematea eta haiekiko harremanak sortu eta sendotzea, aliantza feminista ehunduz". Halere, helburu nagusia izango da topaketa horietan jorratuko diren gaien inguruan hausnartzea. "Arrazakeria, zuri bezala ditugun pribilegioak, harreman kolonialak eta beste hainbat gai jorratuko ditugu, feminismoaren begirada gaurkotu batetik, betiere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak