ELAk salaketa jarri zuen atzo Gipuzkoako Lan Ikuskaritzan eta Osalanen, ospitalean egiten den prebentzioa eta dituzten baldintzak egokiak ez direla argudiatuta. Sindikatuaren arabera, Koronabirus kasuen bi agerraldien atzean "enpresaren arduragabekeria" dago: "Langile faltak eta prekarietateak agerian utzi ditu, beste behin ere, ospital honek dituen arazo estrukturalak, langileen eta pazienteen osasuna eta segurtasuna kinka larrian jarriz".
Sindikatuak emandako datuei dagokienez, 46 erabiltzaile eta 22 langile kutsatu dira orain arte eta bat hil da. "Emaitza dramatikoa izan da", gehitu du.
Bestetik, gaur, eguena, 14:30ean elkarretaratzea egingo dute langileek Aita Menni ospitalaren aurrean. Besteak beste, langile guztiei PCR probak egitea eta Jaurlaritzari eta Aldundiari "erantzukizunez jokatzea" eskatuko dute. Ospitaleak bere aldetik azaldu du, PCRak egiten ari direla egoera kontrolpean izateko.