LABek kontzentrazioa egin du "Ausolanek behin-behineko langileei zor dien dirua" ordaindu diezaien

Xabi Gorostidi 2020ko abe. 1a, 17:36

Goizean egin dute kontrentazioa, Ausolan enpresak Arrasaten duen egoitzaren aurrean. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako ordezkaritzetako kideak batu dira bertan, behin-behineko langileen iaztik bizi duten egoera salatzeko, eta ordaindu gabe utzi dieten dirua ordaintzea eskatzeko.

Azaldu dutenez, ordaintzeko modu berri horrekin ez dituzte aintzat hartzen lan-hitzarmenean jasotako taulak eta ordainsariak, eta diskriminazioa sortzen da langile finko eta behin-behinekoen artean. "Aztertu ditugun nomina batzuetan langileen finkoen soldataren erdia jasotzen dute, berez, lan berdina egiten dutenean" azaldu du Maribel Alberdi Ausolaneko langile eta LABeko ordezkari denak.

Enpresak lan-hitzarmena betetzen ez zuela ikusita bilera bat egin zuten Ausolaneko ordezkariekin. Azaldu dutenez, enpresak ez zuen gaia berbideratzeko asmorik azaldu, eta, hori ikusita, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lan-ikuskaritza epaitegietara eraman zuten gaia. Berriki jaso dute Arabako ikuskaritzaren erabakia, eta euren aldekoa izan dela azaldu dute.

Hori ikusita Bizkaiko eta Gipuzkoako epaitegiek bide bera hartzea espero dute, eta langileei zor zaien dirua ordaindu arte protestekin jarraitzeko asmoa azaldu dute.
GOIENA Ausolanekin harremanetan jarri da gaiari buruz esateko dutena jakiteko, baina erantzunik ez ematea hobestu du Ausolanek. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak