Euskaltzaleen Topaguneak bultzatuta, Debagoienean hainbat Berbalagun edo Mintzalagun talde daude: Arrasaten, Aretxabaletan, Eskoriatzan, Bergaran eta Elgetan. Berbalagun taldetan parte hartzeko izena emateko ez dago epe mugarik, edozein momentutan batu daiteke ekimenera.