Fagor Elektronikak planta bat zabaldu du Mexikon

Karmele Uribesalgo 2020ko aza. 9a, 20:49

Automobilgintzako eta linea zuriko amerikar merkatuan sartzeko ekin dio ekoizpenari Mexikon; Queretaro hirian, hain zuzen ere. Merkatu hori da munduan bolumen handienetakoa daukana, eta teknologiaren aldaketa prozesu bete-betean dago. 

Fabrikak 2.000 metro karratuko azalera dauka, eta bi milioi eurotik gorako inbertsioa izan du. Automobilgintzako eta linea zuriko osagaiak eta piezak fabrikatuko dituzte, besteak beste; hala nola, txartel elektronikoak. Horren bitartez, etxetresna eletrikoen eta automobilen funtzioak kontrolatzen eta kudeatzen dira. 

Queretarako plantak kudeaketa aurreratuko ekoizpen sistemak eta makineria ditu, Fagor Elektronikak gainerako instalazio guztietan dituenak. Enpresatik adierazi dutenez, inbertsio handia egin dute ekoizpen ekipoetan, baita eremua egokitzeko ere. Horrez gain, fabrikaziorako garbiketa protokoloetan eskakizun oso zorrotzak bete dituzte. 

Nazioartera zabaltzen

Fagor Elektronikak aurrerapausoa eman du planta horren irekierarekin. Izan ere, indartu egingo du enpresaren nazioartekotzea. Gaur gaurkoz, ekoizpen plantak ditu Arrasaten, Bangkoken (Thailandia) eta Mexikon. Horretaz aparte, merkataritza presentzia du Alemanian, AEBetan, Singapurren, Hong Kongen eta Txinako Shezen eta Shanghai hirietan. Guztira, 500 langiletik gora ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak