'Gure Zirkuaren azpiko gonak' erreportajearen aurrerapena

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko urr. 29a, 18:59

Irailaren 25ean egin zuen Gure Zirkuak lehen emanaldia Arrasaten, eta azaroaren 1ean, domekan, egingo dute azkena, hogeita hamargarrena. Atzeko atetik sartuta, ezkutuan dauden Gure Zirkuaren tokiak, pertsonak eta lanak ezagutzeko aukera izango da gaur, eguena, 21:30ean eta 23:00etan Goiena telebistan ikusgai izango den Gure Zirkuaren azpiko gonak erreportajean.

Sarrerak aspaldi agortuta zeuden arren, astean indarrean jarritako neurri murriztaileen eraginez sarrerak zituzten askok itzuli egin behar izan dituzte eta berriz ere salgai jarriko dituzte. Bost emanaldi eskainiko dituzte datorren asteburuan: bihar, egubakoitza, 19:00etan; zapatuan, 16:00etan eta 19:00etan, eta etzi, domekan, 12:00etanetan. Sarrerak eskuratzeko bihar, egubakoitza, 17:00etan hasita zabalduko dute leihatila eta zapatuan eta domekan 10:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak