Dagoeneko 533 herritarrek eman dute izena, eta horietatik 74 berriak dira, lehen edizioan parte hartu ez zutenak. 81ek eman dute izena belarriprest moduan, eta gainontzeko guztiak ahobizi-ak izango dira. Jokin Etxebarria Arrasateko Euskaraldiko dinamizatzaileak gogoratu duenez, halere, lehen edizioan 4.000 arrasatearrek hartu zuten parte ariketa sozialean eta, beraz, kopuru horretara iristen saiatuko dira.
Esan moduan, dagoeneko eman daiteke izena, hemen. Bestela, eguaztenetan BAZen egongo dira izen-emate mahaiak, 11:30etik 13:30era; eguenetan, kalera aterako dira, 18:00etatik 20:00etara, eta egubakoitzetan, azkenik, Gure Eskuren Erdiko kaleko lokalean egongo dira, ordu berean. Horrez gain, Euskaraldiko materiala ere badaukate salgai, kamisetak, lanpasak, sukaldeko mantalak, poltsak eta bestelakoak, eta mahai horietan erosi ahalko dira.