Ikastetxeen eta udal-eraikinen garbiketa areagotu du Arrasateko Udalak

Maialen Santos 2020ko urr. 16a, 13:13

Arrasateko Udaletik aditzera eman dute udal eraikinen garbiketa indartu dutela, eta, batez ere, "gune amankomunetan" jarriko dutela arreta. Bestalde, garbiketa zerbitzua "ia bikoiztu" egin dute Erguin, Bedoña eta Musakola ikastetxeetan, eta baita Bedoñabe eta Musakola haurreskoletan ere. 

Udal-eraikinetako garbiketa zerbitzuak indartzea erabaki dute udaletik. Hain zuzen, azaldu dute "gune amankomunen" eta "asko ukitzen diren" elementuen garbiketa dela indartu dutena. Bestalde, langileek ere norbere postua garbitu beharko dutela adierazi dute: "Garbiketa zerbitzuak astero garbituko ditu lanpostuak, baina langile bakoitza arduratu beharko da bere lanpostuko azaleko garbiketaz. Bilera geletako mahai eta harrera guneetako manparak ere astero garbituko ditu garbiketa zerbitzuak, baina erabiltzaile edo arlo bakoitzak azaleko garbiketa egingo du erabilera bakoitzaren ondoren". Gaineratu dute "orain arte bezala", langile guztiek babes neurri guztiak errespetatzen jarraitzea ere beharrezkoa dela.

Hartuko diren neurriek, abendura bitarte, 68.652,72 euroko aurrekontua izango dutela zehaztu dute.

Eskoletako garbiketa, "ia bikoitza"

Garbiketa zerbitzua "ia bikoiztu" egin dute Erguin, Bedoña eta Musakola ikastetxeetan eta Bedoñabe eta Musakola haurreskoletan, udaletik azaldu moduan. "Guztietan komunak 3 aldiz garbitzen dira eta esparru anitzeko gelak egunean bitan. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren protokoloari jarraiki, ohiko lanak sakonago eta egunero garbitzen dira, dela haurren mahaiak, teklatuak, aulkiak…" Ikastetxeetako garbiketa-zerbitzuaren errefortzuak 105.700 euroko inbertsioa suposatu du, zehazki.

Haur parkeak ere bai

Parkeak zabaltzeko araua irten zenetik horietako garbiketa "indartu" zutela ere adierazi dute, eta oraindik ere ohitura hori mantentzen dutela. "Ondorioz, astean parke bakoitza bi edo hiru aldiz desinfektatzen da", diote.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak