Zaleen bultzada izan arren, Ointxek ezin izan du garaipena lortu (62-71)

Jagoba Domingo 2020ko urr. 4a, 20:49

Ointxek ezin izan die garaipena eskaini Iturripera aspaldiko partez gerturatu diren zaleei. 62-71 galdu dute Donostiako Easo taldearen kontra. Partidua hil hala bizikoa izan ez arren, Euskal Kopako lauko finalerako sailkatuta daudelako etxekoak, gogor ekin diote eta azken minutura arte borrokatu dute.

Lehen saskiratzea etxekoentzat izan da, baina donostiarrak azkar jarri dira aurretik markagailuan eta partidua kontrolpean izan dute. Hirugarren laurdenean ostera, defentsa estutu dute Ointxeko mutilek eta garaipena lortzeko bidean jarri dira; hala ere, defentsan indartsu ibili direnean, erasoan ez dira fin ibili, eta ezin izan diote markagailuari buelta eman. Azken laurdenean zaleak ere berotzen joan dira eta jokalariek harmailetan zeudenen animoak eskertu dituzten arren, ez da nahikoa izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak