ALBISTEAK

Hamaikagarren Kooltur Ostegunak denboraldia abiatzeko prest

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko irailaren 30a

Musikazale askoren ohitura da eguenetan Arrasateko gaztetxeraino hurbiltzea han egiten dituzten Kooltur Ostegunak kontzertuekin gozatzeko. Bihar, urriaren 1ean, ekingo diote Kooltur Ekintza-ekoek hamaikagarren denboraldiari.

Kultura segurua dela aldarrikatu gura dute eta horregatik hainbat moldaketa egin dituzte eguenetako emanaldietan, besteak beste: publikoa eserita eta maskara jantzita egongo da, distantziak mantendu beharko dira barrara edo merchandising postura joaterakoan, gelaz garbitu behar da aretora sartzeko eta irteteko orduan, eta antolatzaileek datu pertsonalak hartuko dizkiete kontzertura doazenei, zerbait gertatuz gero harremanetarako bidea izateko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak