Frankismoaren biktimak omendu dituzte, eta Zubigaraik bere liburua aurkeztu du

Uxue Igarza Loiola 2020ko ira. 27a, 18:37

Altxamendu militarraren ondorioak eta "diktaduran errepresio frankista" jasan zuten pertsonak gogoratu zituzten atzo, Jose Maria Arizmendiarrieta plazan. Ondoren, Emakumeon Memoria 1937: Intxortatik Artxandara liburua aurkeztuko zuen Aiert Zubigaraik, Kulturaten.

Urtero legez, frankismoaren biktimei lore eskaintza egin zitzaien Jose Maria Arizmendiarrieta plazan. Ondoren, ekitaldia ixteko, Intxorta 1937 kultur elkartearekin batera kaleratutako Emakumeon memoria 1937 liburua aurkeztu zuen Aiert Zubigarai gidoilari eta komikigileak.

Oraindik etortzeko dagoen komikiaren aurrerapena dela azaldu zuen; hain zuzen ere, aurkeztutako liburua komikiaren lagina dela:  testuinguru historikoa, frontearen kokapena, garaiko argazkiak eta gertaeren kontakizuna egin duten emakumeetako batzuen erreferentziak agertzen dira, eta baita komikiaren aurrerapenak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak