Baskoniaren aurkako garaipen batekin abiatu du Euskal Kopa Ointxek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko ira. 22a, 16:35

Ointxe saskibaloi taldea badabil urriaren 18an hasiko den liga prestatzen. Eta, eman beharko duten mailatik urrun bada ere, denboraldiaurrea garaipen batekin hasi zuten zapatuan Gasteizen, Euskal Kopako lehen jardunaldian Baskonia hartu zuten-eta mendean (86-88). Bigarren jardunaldian Donostiako Easo taldea izango dute aurkari, urriko lehen asteburuan.

Irailaren 20an hasi zuen EBA mailako Euskal Kopa Ointxe saskibaloi taldeak, Baskoniaren kontrako garaipen sufritu batekin. Partidu osoan markagailuan atzetik joan ostean, talde arrasatearrak luzapena behartu zuen Dani Lorenzoren azken uneko saskiratze bati esker. Luzapenean, 0-5eko partziala markatu zuen Ointxek eta tiro libreetan izandako eraginkortasunak orekatu zuen balantza arrasatearren alde. Ezin da ahaztu denboraldiaurreko txapelketa dela, baina Ointxek hirugarren Euskal Kopa gura du jarraian.  

Talde gasteiztarra, Arrasatekoa baina nabarmen gazteagoa izan arren, nagusi izan azken txanpara arte. Izan ere, partidua bukatzeko lau minuturen faltan Baskoniak hamaika puntuko aldea zuen Arrasteko taldearekiko. Baina Ointxek sufritzen badaki eta azken minutu bizi batzuen ostean buelta eman zion egoerari. 

Euskal kopa irabazi edo ez, pandemiak eragindako inkognita egoerari buelta ematea izango da lehentasuna orain. Taldean baja esanguratsu batzuk badaudelako eta egoera berrira lehenbailehen egokitzea komeni delako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak