Estresa kudeatzeko eta emozio negatiboak gutxitzeko Mindfulness teknikaren berri eman dute

Imanol Beloki Unamuno 2020ko ira. 18a, 12:53

Mindfulness. Arreta Kontzientea izeneko liburuaren aurkezpena egin zuten, atzo, eguena, Kulturateko areto nagusian. Bertan, Fernando Rodriguez Baraka psikologi integral Institutoko Zuzendaria izan zen, liburuaren idazlea dena, eta zenbait xehetasun eman zituen gerturatutakoen aurrean.

Gazteleraz eta euskaraz argitaratutako liburuen gaineko azalpenak eman zituen egileak, mindfulness-a ezagutarazteari garrantzia emanez. Besteak beste estresari aurre egiteko laguntzen duela teknik honek adierazi zuen Fernando Rodriguez doktoreak, eta atentzio jartzeari garrantzia eman behar zaiola azpimarratu zuen. "Anglicismo bat da. Arreta konzientea esan gura du mindfulness-ak. Arreta erabiltzen ikasten da modu eraginkor batean; atentzioa landu beharra dago, eta funtzezkoa da. Pertzepzioa, oroimena… atentzioaren ondorio gisa gertatzen dira".

Fernando Rodriguez ,Baraka psikologi integral Institutoko Zuzendaria.

Garapen pertsonalerako eta sozialerako baliagarria

Teknika honek budismoan du jatorria, eta norberak bere burua kontrolatzen laguntzen du, nerbio sistema kudeatzen eta norberaren pentsamenduak ezagutzen. Une bakoitzean pentsatzen, sentitzen edo egiten ari garenari arreta  jartzen, zentratzen eta kontzentratzen laguntzen duela adierazi zuen idazleak. Garapen pertsonalerako eta garapen sozialerako oso garrantzitsua dela ere azpimarratu zuen.

Mindfulness-aren nondik-norakoak batzen dituen liburuaren gainekoak azaltzeaz batera, teknikaren gaineko formakuntza saioak ere eskaintzen dituztela adierazi zuen Rodriguezek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak