'Eskolara Oinez' ekimena, Mugikortasun Astearen baitan

Eneko Azurmendi 2020ko ira. 15a, 12:02

Arrasateko Udalak, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea baliatuz, Eskolara Oinez ekimena jarri du martxan eta, horrekin, Arrasateko ikasle eta irakasle guztiak motordun ibilgailuak alde batera utzi eta eskolara oinez edo bizikletan joatera animatu nahi ditu udalak irailaren 16tik 22ra. Egun horietan doanekoa izango da herri-busa.

Edurne Unamuno zinegotziak, Nerea Lazpiur Ingurumen teknikariak eta Kandi Fernandez Udalako Ingurumen Eskolako zuzendariak hala adierazi dute: "Aurtengoa urte berezia ari da izaten. COVID-19ak izugarri eragin digu alor guztietan; baita mugikortasunean ere. Konturatu ginen konfinamendu garaian zein mailako altxorra den mugikortasun aske eta jasangarria. Hori dugu helburu egoerak baldintzatuta datorren mugikortasun astearekin. Horrexegatik, astearen ekimen nagusia Eskolara Oinez ekimena izango da. Oinez mugitzea garrantzitsua da, alde batetik, motordun ibilgailuek sortzen dituzten inpaktuak murrizteko –Zarata, Berotegi Efektuko gasen isurketa, eta abar–. Beste alde batetik, modurik osasuntsuena delako aire zabalean mugitzeko", nabarmendu du Unamunok.

Bi ibilbide eskolara, eta ekintzarik ez

Azken bost urteetan egin moduan, aurten ere Arrasate Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek hartuko dute partea ekimenean. Hala, aipatutako egun horietan, Ingurumen Eskolako irakasleek gidatuko dituzte eskolaraino iritsiko diren bi ibilbideak: bata Biteritik irtengo da eta bestea, Kurtzetxiki plazatik.

Pandemia dela eta, ekintzarik ez egitea erabaki du Udalak, "hala-nola, hain arrakastatsuak diren bigarren eskuko bizikleta azoka eta Bir-Zikleta, bizikleten erakusketa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak