Kanpanzarren hirugarren erreia egingo dute

Mireia Bikuña 2020ko ira. 11a, 14:19

Elorriotik Kanpanzarrera igotzeko errepide tartean egitea aurreikusten dute hirugarren erreia, 35,800 eta 36,620 puntu kilometrikoen artean, hain zuzen ere. Hala, 3,50 metroko zabalerako hiru errei izango ditu errepideak 800 bat metroko tarte batean, Arrasateko noranzkoan.

Errepide horretan goizean sortzen diren auto-ilarei eta kamioiek eragindako zirkulazio motelari aurre egiteko neurria da. Elorrio eta Arrasate lotzen dituen errepidea, errepide motela da, zirkulazio handia izaten duelako, eta, errepidearen beraren ezaugarriei dagokienez, makurra eta bihur-gune askokoa da orokorrean.

Hamahiru hilabeteko lanak

Bizkaiko Foru Aldundiak. Zehaztutakoaren arabera, 13 hilabete iraungo dute lanek, eta 1.700.406,01 euroko aurrekontua onartu dute, BEZa barne. Beasain eta Durango arteko ardatza errepide azkarra izan dadin azken 25 urteetan Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundiak, zatika, egiten aritu diren lanen baitan egingo dute hirugarren erreia Kanpanzarren ere. Ingurumenari dagokionez, Bizkaiko Foru Aldunditik zehaztu dute hirugarren errei hori egiteak ez duela kalte "esanguratsurik" ekarriko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak