IMME elkarteak 'take away' gozotegia irekiko du, gozoki arabiar eta euskaldunekin

Xabi Gorostidi 2020ko ira. 3a, 15:42

Emakume musulmanak integratzea helburu duen IMME elkarteak beste urrats bat egin du, eta laster errealitate bihurtuko dute aspalditik amesten duten egitasmoa: arabiar eta euskal gozokiak batzen dituen Zrepost izeneko gozotegia.

"Kultur aniztasuna bultzatzea eta geure kultura bertakoei hurbiltzea izan dira gure helburuak elkartea sortu genuenetik, eta proiektu honek bete-betean betetzen ditu helburu horiek", dio Djamila Zereibyk, elkarteko kide eta bultzatzaileak. Gozotegia Biteri kaleko lokal txiki batean kokatuko da, Tiburon kioskoaren alboan. "Lokal txikia da, baina probetxua aterako diogu". Gozokiez gain, eramateko kafeak eta infusioak, smoothie-ak, zuku naturalak eta alkoholik gabeko edariak salduko dituzte; baita Arrasaterekin lotutako oroigarriak ere.

Hurrengo urratsa, buruan

Hasieran, Basauriko El Palestino gozotegitik ekarriko dituzte gozokiak. "Ondo funtzionatuz gero, Garagartzako Txirritan guk ekoiztu nahiko genuke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak