Uztaileko azken osoko bilkuran hiri antolamenduarekin zerikusi zuzena duten bi gai landu zituzten. Batetik, San Andres Berri esparruko Plan Berezia behin betiko izaeraz onartu zuten. Polmetasaren lantegi zaharrari eta inguruko guneari eragiten dio erabakiak. Bestetik, Zerrajerako putzuan egitekoak diren etxebizitzek eztabaida eragin zuten. Elkarrekin Podemosek gaiaren inguruko mozio bat aurkeztu zuen, onartu ez zena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.