Beethovenen jaiotzaren 250. urteurrena da aurten, eta hori aitzakia hartuta Arkaitz Mendozak zuzentzen duen Kamerata EusKdivarius ganbera orkestrak "konpositore iraultzailearen" sinfoniatan oinarritutako bederatzi kontzertu eskainiko ditu abendua bitartean, horietako bi Debagoienean izango dira: etzi, zapatua, Arrasateko Monterron parkean 19:30ean, eta irailaren 18an Bergarako Seminarixoan. Arrasate Irratiko gaurko, eguena, Uda Giroan saiora gonbidatu dute Mendoza.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.