Turismorako lagungarri diren informazioaz gainera, Gazte Bulegoan egiten dituzten txartelei buruz ere jardun du Gazte Informazio Bulegoko teknikariak, horien artean, MUGI txartela, ikasleena eta aterpetxeetakoa. Horrez gainera, alokairuko etxebizitzetarako Udalak gazteentzako dituen diru-laguntzen gainekoak ere azaldu ditu Arrasate Irratiko ikasturteko azken Gazte Bulegoaren tartean.