San Andresko Etxaluzeko eraikineko tabernan aurkeztu dute, eta han izan dira, Nagusien Kontseiluko Pili Iriarte, Jose Urteaga, Lorea Iregi, Koro Atxa eta Alberto Kabiketa eta Garapen Komunitarioko zinegotzi Maitane Muñoz.
Atalka banatuta, herriko adinduendako interesgarria izan daitekeen askotariko informazioa bildu dute liburuxkan; udal zerbitzuen eta baliabideen zerrendaz gainera, herriko elkarteei buruzkoa ere bai.
Euskaraz eta gazteleraz
Oraingoz 500 ale atera dituzte, baina ez dute baztertzen gehiago ateratzea. Euskaraz eta gazteleraz dago, eta BAZ-en eta herriko lau erretiratuen etxeetan dago gida eskuragarri.