Hiru hilabete hauetan, 959 kontrol dispositibo jarri dituzte Arrasateko udaltzainek, 2.217 pertsona identifikatu, hiru pertsona ikertu, 212 zigor proposamen gauzatu eta 5.254 ibilgailu geratu kontroletan. Trafikoarekin lotutako ohiko jardunak jaitsi egin dira, baita lapurretekin lotutakoak ere. Azken horiek gainera, hamar izan dira guztira hiru hilabetetan. Igo direnak berriz, elkarbizitza arazoekin zerikusia dutenak izan dira. COVID-19arekin lotutako kexak, bestalde, 160 izan dira ia.