ALBISTEAK

Eibarrek entrenamenduak hasi ditu banakako saioekin

Imanol Beloki Unamuno 2020ko maiatzaren 9a

Eibarreko jokalariek gaur hasi dituzte banakako entrenamendu saioak Atxabalpen. Komunikabideentzat eta zaletuentzat ateak itxi dituzten arren, 10:00etan hasi dituzte entrenamenduak, eta eguerdira arte izan dira bertan. Neurri zorrotzak hartuta jardun dute, izan ere, banaka irteten izan dira berdegunera, txandakatuz.

Atxabalpeko instalazioetan gaur, zapatua, hasi dira entrenatzen lehen mailako Eibar futbol taldeko gizonezkoak. Jokalarien arteko segurtasun neurriak zorrotz hartuta, banakako entrenamendu saioak egiten izan dira. Gaurko entrenamendu saio aurretik hala ere, Atxabalpeko instalazioak ondo desinfektatu dituztela adierazi dute klubetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak