Arrasateko Muxibar pizzerian lanean ibili dira aurreko asteetan ere, eta enkargatutako jatekoa etxera eroan dute. Atzotik, ostera, jatetxean bertan ere jaso ahal izango dute enkargua bezeroek.
Sikol lentzeria dendak zazpi aste ostean ireki ditu ateak. Txanda hartuta joan behar dute bezeroek bertara, eta dendako ugazaba pozik dago horiek emandako erantzunarekin.