Araba Etorbideko biribilgune baten 'Arrasate-Mondragon' hitzak jartzen hasi dira

Xabi Gorostidi 2020ko api. 29a, 14:53

Uribesalgo lantegi parean dagoen biribilgunean jarriko dituzte. Une honetan 'Mondragon' hitza dago  jarrita, baina Udal Gobernutik GOIENAri baieztatu diote 'Mondragon' hitzaren gainean 'Arrasate' ere jarriko dutela. Arrasateko Caldereria Markulete enpresak egin ditu letrak, eta adierazi dute bihar, eguena, jarriko dutela 'Arrasate' hitza.

Arrasateko Udal Gobernuak 2019ko otsailean aurkeztu zuen Araba Etorbidea berrizteko proiektua komunikabideen aurrean eta orduan ez zen ezer aipatu biribila apaintzeko hitz horiei buruz.

Gisa honetako letrekin egindakoak ez dira horren ohikoak inguruan. Donostian, Miramar jauregiaren aurrean, jarri zuten Donostia-San Sebastian letrekin. Lehenago, Bilbo-Bilbao letrekin ere jarri zuten Artxandan.

Debagoienean, lehenengoa da. Badira antzekoak: Garaia Berrikuntza Gunean, Arrasaten bertan; Oñatin, Zubillagako biribilean, lorez egindako Oñati deitura eta txantxikuaren irudia ageri dira; Bergaran, wolframioa aurkitu zen herria izanik, eta hari keinu eginez, bada eskultura bat Amillagako biribilean.

Baina Arrasateko Araba Etorbideko urbanizazio lan berrien barruan jarri dutena, estilo honetako lehena da.

Garaia Berrikuntza Gunea, Arrasaten; Zubillagako biribila, Oñatin, eta Amillagakoa, Bergaran.

Honen harira, sare sozialetan bolo-bolo ari dira inguruko herrietako antzeko irudiak, txantxa gisa egindakoak badira ere. Horiek gainera, zeresana sortu dute herritarren artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak