Orain arte, Poloniak 10.000 kutsatu inguru ditu eta 400 pertsona hil dira koronabirusaren eraginez. Ane Elorza arrasatearra bertan bizi da, urtarrilaz geroztik, fisioterapia ikasketa kontuak tarteko. Elorzak, COVID-19ak Polonian nola eragin duen azaldu du, Hemen Debagoiena saioan eta besteak beste, azaldu du, beste herrialde batzuekin alderatuta, bertako egoera ez dela hain larria, neurriak aurrez hartu zirelako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.