Zeelanda Berritik ezin irten egon diren arrasatearrak etxean dira zapatutik. Martxoaren 7an joan zen erretiratu talde bat oporretan bertara, tartean, bederatzi arrasatear. Koronabirusaren eraginez etxera itzultzeko lanak izan dituzte, baina, azkenean bueltatu dira, eta pasatakoak pasata, bide luzea eginda, izandako esperientziaren gainean, Antton Urra arrasatearrak eman ditu azalpenak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.