Profesionalen eskutik, gorputza mugitzeko zenbait ariketa proposamen

Imanol Beloki Unamuno 2020ko api. 1a, 16:09

Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko errehabilitazio zerbitzutik aktibo mantentzeko hainbat ariketa proposatu dituzte. Horretarako, bi bideo egin dituzte, eta Goiena.eus webgunean ikusi daitezke. Horrekin batera, gaurtik aurrera 11:00etan eta 17:30ean, egunero, Goiena Telebistan ikusi ahal izango dira.

Aktibo mantentzeko ariketen berri emateko bi ikus-entzunezko egin dituzte Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko errehabilitazio zerbitzuko profesionalek, eta pausoz-pauso ariketak azalduz, ospitalean dauden pazienteendako, ospitalizatuta baina etxeetan daudenendako, eta, baita konfinatuta dauden guztientzako zuzenduta daudela adierazi dute: "Badakigu epe luze batean geldi egoteak ondorio batzuk sor ditzakeela: Masa muskularra, edo indarra galtzea, eta kasu batzuetan, artikulazio batzuetako mugikortasuna galtzea. Horrek gure egunerokotasunean zailtasunak jartzen dizkigu, beraz, zenbait ariketa proposatu gura izan dugu, ondorio horiek saihesteko", adierazi du Deiane Lage mediku errehabilitatzaileak.

Olga Garai fisioterapeutak, bestalde, ariketen berri eman du: "Oinarrizko ariketak planteatzen ditug, besoekin eta hankekin egitekoak direnak. Gero, norberaren egoeraren arabera, ezarrita edo etzanda egin ditzakegu. Hal, mugikortasuna bilatzea helburu".

Ariketen bideoak Goienan

Aktibo mantentzeko ariketen bideoak ikusgai daude dagoeneko Goiena.eus webgunean, eta, Goiena Telebistan ere ikusgai izango dira gaurtik aurrera, egunero, 11:00etan eta 17:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak