ALBISTEAK

Kaltea "itzela" izango dela diote merkatariek, bezeroei esker ona adieraztearekin batera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko mar. 31a, 15:13

Komertzio txikia ari da izaten kaltetu handienetako bat koronabirusak eragindako salbuespeneko egoeraren bueltan. Hori bai, dendak itxi eta zerbitzuak eten arren, ez dute geldi egoteko asmorik. 

Martxoaren 31n alarma egoera ezarri zenetik hamazazpi egun bete direnean, koronabirusaren osteko etorkizuna beltz ikusten duen sektoreetako bat da komertzio txikia. Galtzen duten egun edo hilabete bat berreskuratu ezin den eguna edo hilabetea dela diotelako.

Jon Apraiz (Ibai-Arte): "Kaltea itzela izango da"

Arrasateko Ibai-Arte merkatari elkarteak alarma egoera ezarri eta gutxira bat egin zuen oinarrizkoak ez diren produktuen online salmenta gelditzearekin. Diote ez dela koherentea jendea etxeetan konfinatuta dagoen une honetan banatzaileak alderik alde lanean egotea. Harago joanda, egin dituzte kalkulu batzuk krisialdi honek izan dezakeen eraginei dagokienez, alokairua eta bestelako kostu finko batzuk eta stocka bakarrik aintzat hartuta: "Produktua ukitu gabe, gastuetan 7.500 eurotan ari gara bataz beste eta arropa denda batzuk dagoeneko stockerako guztia dute erosita; kaltea itzela izango da", dio Ibai-Arteko presidente Jon Apraizek.

Esker ona adierazteko bideoa

Arrasateko merkatariek “kinka larriko egoera” bizi badute ere, bezeroen fideltasuna eskertzeko bideo bat kaleratu berri du Ibai-Artek, Zu zara gure txertoa izenburu duen kanpaina batekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak