Simplicissimus kabaret ikuskizunak umorearen mugak aztertzen dituela gaineratu du Telleriak: "Omenaldi bat da euren lana askatasun osoz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizoak balira bezala, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik. Umorearen inguruko ariketa bat izan nahi du gure ikuskizunak". Patxo Telleriak idatzi du gidoia eta hark zuzendu du gero ikuskizuna, eta, horrez gainera, taularen gainean dago Telleria. Puntako artista gazteekin osatu du lantalde artistikoa: Olatz Ganboa, Getari Etxegarai eta Adrian Garcia de los Ojos izango ditu lagun. Komediaren eta dramaren artean murgilduta antzezteaz gainera, dantza eta abestu ere egiten du laukoteak.
Arrasate Irratian, sarreren zozketa
Udaleko Kultura sailaren eskutik jasotako gonbidapenen zozketa egingo dute herriko irratian egubakoitzean. Zozketan parte hartzeko, deitu 943 25 05 05 telefonora edo idatzi, irratia@goiena.eus helbidera; zozketan parte hartzeko epea egubakoitza 10:00ak bitartean.