Isaias Carrasco zergatik erail zuten gogora ekarri beharra tamalgarritzat jo du Eneko Anduezak

Mirari Altube Arrese 2020ko mar. 7a, 12:45

Zinegotzi ohi sozialista erail zuteneko hamabigarren urteurrenean hura gogoan elkartu dira beste behin, Navas de Tolosa kalean, hil zuten tokian bertan, haren senideak eta Alderdi Sozialistako kide asko. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Eneko Andueza, Gipuzkoako idazkaria; Idoia Mendia PSE-EEko Idazkari Nagusia; eta Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa.

Ohi legez lore eskaintza egin diote ekitaldia hasteko Carrascori. Eta senideekin batera PSE-EEko kide asko gerturatu dira loreak eskaintzeko; beste askoren artean izan dira Rafaela Romero, Denis Itxaso, Patxi Lopez, Odon Elorza, Rodolfo Ares eta Blanca Roncal. Horiez gain, Arrasateko Udaleko hainbat ordezkarik ere hartu dute parte, EAJko hainbat zinegotzik Maria Ubarretxena alkatearekin batera eta Podemoseko Eva Abuinek, esaterako. Irabaziko ordezkariak ere izan dira, Juan Luis Merino eta Isabel Salud. Eta Eusko Jaurlaritzako Gogora institutuko Jonan Fernandez eta Aintzane Ezenarrok ere hartu dute parte. 

Eneko Anduezak adierazi du ahaztu ezineko heriotza dela Carrascorena: "Tamalgarria da hamabi urte eta gero zergatik erail zuten gogorarazi beharra egotea. Eta tamalgarriagoa da egun hartan gurekin zeuden askok orain ez gogoratzea hori". Horregatik Grande-Marlaska ministroari eskerrak eman dizkio beti gertuan izan dutelako.

Ildo beretik esan du ETAk Carrasco erail zuela ezberdin pentsatzeagatik: "Sozialista izateagatik eta konstituzioa defendatzeagatik; eta hori ahaztea penagarria da". Biktimen alboan egotearen alde egin du "haiek entzunaz eta elkarbizitza sustatuz, eta ez erabilera politikoa eginda". Hunkituta bukatu du ekitaldia Anduezak eta beste hainbatek, euria goian behean ari zela.

Erlazionatuak

Isaias Carrasco gogoan, hamabigarrenez

Mirari Altube Arrese 2020 mar 07 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak