HEMEN DEBAGOIENA

Arrasateko karnabalak, Ipar Korean ere ezagun

Amaia Aranegi 2020ko martxoaren 4a

Arrasateko karnabaletan, Ipar Koreako armada Arrasateko kaleetatik ibili zen eta herritarren arreta lortzeaz gain, Arrasateko mugak gainditu zituen. Izan ere, hurrengo egunean herrialdeko ohorezko delegatu diplomatiko den Alejandro Caok erreferentzia egin zion Twitterren ‘Harristi’-k eta konpainiak zapatuan egin zuten desfileari. 26 laguneko armadak, antzioa eta zeresana eman du azken astean eta Ipar koreako agintariaren azalean jarri zen Harristirekin izan gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak