Interesa piztu zuen amiantoaren eraginei buruzko hitzaldiak

Amaia Aranegi 2020ko ots. 20a, 16:26

Amiantoa hiltzaile isila. Ondorioak Debagoienean izenburupean, solasaldia egin zuten atzo Arrasaten, Kulturateko areto nagusian.

CC.OO., ELA eta LABeko osasun arduradunek, onkologiako erizain Maitane Arteaga eta Asviamieko arduradun Jesus Ezkudunekin batera, amiantoaren eraginez kaltetutako biktimen kopuruaz eta hauen egoeraz jardun zuten. Moderatzailea Ainhoa Larrañaga irakaslea izan zen, ustez amiantoaren eraginez hildako baten senide ere badena –ahalegindu arren ez zuten amiantoaren eraginez hil zenik frogatzerik lortu–.

Amiantoaren arriskuak ez minimizatzea, enpresek eta instituzioek euren erantzukizuna onartzea, biktimen kalte-ordainen funtsa sortzea eta langileen eskubideak bermatzea jorratu zituzten, besteak beste. Maitane Arteaga onkologiako erizainak amiantoarekin kontaktua izatearen arriskuak eta honek eragin dezakeen gaixotasunak zeintzuk diren azaldu zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak