Zaharren egoitzetako langileak "lan eta bizi baldintza hobeak lortzeko" borrokan jarraitzeko asmoz

Amaia Aranegi 2020ko ots. 18a, 14:52

Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak 218 greba egun burutu dituzte eta beraien egoera salatzeko asmoz, Iturbide egoitza aurrean elkartu dira gaur eskualdeko zaharren egoitzetako langileak.

Langileen egoeraren berri emateko, Debagoinenean kanpaina bat jarri dute martxan eta gaur goizean eskuorriak banatzen ibili dira herrian zehar. Beraien errealitatea honakoa dela salatzen dute: langileen herena baino gehiago ez da 1000 eurotara iristen, 140 pertsona zaintzeko bi erizain daude, 15 minutu dituzte pertsona bat altxatu, garbitu, jantzi eta pixoihalak aldatzeko, gizonezkoek lan egiten duten sektoreekin alderatuz, 6000 euro gutxiago kobratzen dute eta eguneko 90 minutuko atentzioa dute aiton amonek.

Arazo honen aurrean, ez direla geldi geratuko adierazi dute beste behin ere. Beraien borroka "emakume eta jendarte osoarentzat" dela diote eta lan eta bizi baldintzen benetako hobekuntzak lortu arte, kalean jarraituko dutela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak